Oxford Street-Chinatown- Piccadilly Circus

Asteazken arratsaldean Oxford Street-era joan ginen, eta oso nekatuta egon ginen arren, hainbat dendetara joan ginen. Kale oso luze eta politak zeuden han inguruan eta jende asko zegoen. Ordu eta erdi erosketak egiten egon ondoren, afaltzera joan ginen.

Afaria batzuek Chinatown-en hartu zuten, eta beste batzuek, berriz, Oxford Street-en. Gero danok elkarrekin Chinatown-eko kaleetatik ibili ginen. Chinatown oso auzo  berezia iruditu zitzaigun, Txinan murgilduta geundela  baitzirudien. Handik Piccadilly Circus-era hurbikdu ginen eta Euskal Herriko kantak abestu genituen.

Egun luzea izan zenez, metroa hartu eta hotelera bueltatu ginen.

oxford street bilaketarekin bat datozen irudiak china town london bilaketarekin bat datozen irudiak

piccadilly circus bilaketarekin bat datozen irudiak

Saray, Aroa, Maider eta Amaia