NATURAL HISTORY MUSEUM


Asteazken goizean, gosaldu eta elkarrekin Natural History Museum-era abiatu ginen. Bertan gauza harrigarriak ikusi genituen. Sarreran dagoen diplodocus dinosaurioaren eskeletoak harrituta utzi gintuen.



Bigarren solairura igotzeko,  munduko bola izugarrian sartzen ziren eskailera mekanikoa ere gustatu zitzaigun.

Bukatzeko esan beharra daukagu goiz hartako gauzarik ederrena museoa bera izan zela. A zelako eraikin ederra!