From Green Park to Trafalgar Square

Astearte goizean, hoteletik irten eta West Brompton geltokian  metroa hartu genuen Green Park-era joateko. Parkea zeharkatu genuen Buckingham Palace eta Victoria Memorial-a bisitatzeko.










Buckingham Palace-en aurrean goardia errealaren mugimenduak grabatu genituen, eta horren ondoren, Big Ben eta Westminster ikustera joan ginen oinez. Heltzerakoan, Westminsterreko zubia zeharkatu genuen eta argazkiak egin genituen. Janaria erosteko aprobetxatu genuen.



Amaitzeko, Whitehall kaletik Trafalgar Square-era abiatu ginen, National Gallery bisitatzeko. Bidean guardia errealeko zaldun bat ikusi genuen, zaldien etxea hortik zegoen eta.