Lekeitio-London, "KM 0"


Astelehenean 18:15ean Mandaskan geratu ginen 18:25etan bidaiari hasiera emateko.

19:30ak aldera Loiuko aireportura heldu ginen. Hegaldia  21:25etarako programatuta zegoen baina atzeratu egin zen Frantziako kontroladoreen grebarengatik. Azkenean, 23:10etan irten eta goizaldean heldu ginen Londresera.

Hotelera goizeko ordu bietan iritsi ginen eta lehenengo egin genuena wifira konektatzea izan zen etxekoei ondo ailegatu ginela esateko.

Lotara joan ginen hurrengo egunean Londres bisitatzeko kriston gogoekin.

Erlazionatutako irudia
londres bilaketarekin bat datozen irudiak


(Saray, Aroa, Maider eta Amaia)

From Green Park to Trafalgar Square

Astearte goizean, hoteletik irten eta West Brompton geltokian  metroa hartu genuen Green Park-era joateko. Parkea zeharkatu genuen Buckingham Palace eta Victoria Memorial-a bisitatzeko.










Buckingham Palace-en aurrean goardia errealaren mugimenduak grabatu genituen, eta horren ondoren, Big Ben eta Westminster ikustera joan ginen oinez. Heltzerakoan, Westminsterreko zubia zeharkatu genuen eta argazkiak egin genituen. Janaria erosteko aprobetxatu genuen.



Amaitzeko, Whitehall kaletik Trafalgar Square-era abiatu ginen, National Gallery bisitatzeko. Bidean guardia errealeko zaldun bat ikusi genuen, zaldien etxea hortik zegoen eta.


National Gallery

Astearte eguerdian Trafalgar Square-en Got Talent ikuskizunaz gozatu genuen. Gero Londreseko arte museora joan ginen. National Gallery  Londresko arte museoa da, Trafalgar Square plazaren iparraldean kokatua dago. 1250 eta 1900. urteen arteko margolan europarrak ditu ikusgai, Erresuma Batuko arte bildumatik jasotakoak. Ohiko bilduma, 2.3000 margolanez osatua, estatu britainiarrarena da, eta hortaz, sarrera publikoa da. Erakusketa bereziak daudenean baino ez da sarreragatik ordaindu behar. Sei milioi bisitaritik gora izaten ditu urtero, Erresuma Batuko bigarren bisitatuena da eta munduko laugarrena. 

Koadro oso ezagunak ikusi genituen, adibidez Van Gogh marrazgilearen Eguzki loreak.







Amaitzeko, bazkaria(sandwich oso ingelesa) jan genuen. :)


 (Mikel Idoyaga, Jon Ayala, Asier Cazalis eta Ibon Arana)

London Bridge: Skyline


Astearte arratsaldean National Gallery-tik irten ginenean paseo luze bat eman genuen, besteak beste honako hauek bisitatzeko: Tower of London, London Bridge eta Globe Theatre.




















Argazki hau ateratzen geundela infiltratu batzuk gehitu zitzaizkigun. Ea asmatzen duzun nortzuk diren?


London Eye & Covent Garden

Astearte iluntzean London Eye-ra gerturatu ginen. Igotzeko asmoa geneukan baina itxita zegoen jadanik.



Thames ibaia zeharkatuz Covent Garden-era joan ginen batzuk atzean gelditu ziren eta Marijo beraien bila joan behar izan zen horrela 10 minutu galduz.


Covent Gardenera heldutakoan afaltzeko sakabanatu egin ginen eta gu bertan geratu ginen barruko txiringito baten afaltzen. Mutil bat gitarra jotzen ari zen bat eta oso giro atsegina zegoen.

Afaldutakoan denok batu eta metroa hartuz hotelera bueltatu ginen.



FIrst night, EXHAUSTED!

Astearte gauean oso nekatuta heldu ginen hotelera,  16 kilometro ibili ginelako egun osoan zehar.

Hankak leher eginda genituen eta ezin genuen ezta pausu bat gehiago ere eman. Beraz, lo egitea pentsatu genuen, hurrengo egunean berriz ere Londresetik zehar ibili beharko ginelako. Eguna oso gogorra egin zitzaigaun, gehienok ez gaudelako ibilaldi luzeak egitera ohituta.



Astearteko eguna zoragarria izan zen eta bagenekien hurrengokoa ez zela gutxiago izango. 



Xabi eta Uxue

NATURAL HISTORY MUSEUM


Asteazken goizean, gosaldu eta elkarrekin Natural History Museum-era abiatu ginen. Bertan gauza harrigarriak ikusi genituen. Sarreran dagoen diplodocus dinosaurioaren eskeletoak harrituta utzi gintuen.



Bigarren solairura igotzeko,  munduko bola izugarrian sartzen ziren eskailera mekanikoa ere gustatu zitzaigun.

Bukatzeko esan beharra daukagu goiz hartako gauzarik ederrena museoa bera izan zela. A zelako eraikin ederra!





BRITISH MUSEUM


Asteazken arratsaldean eguraldi txarra egin zuenez King´s Kross-era joan ginen, bertan Harry Potter-en dendara joan ahal izateko. Talde ezberdinetan banatu ginen bazkaltzeko.



Arratsaldean Britsh Museum-a bisitatu genuen. Munduko herrialde ezberdinetako hainbat objektu  zeuden eta guk interesgarrienak ikusi genituen, esaterako: Japon, Egipto, Etiopia etab.


Museoko pieza garrantzitsuenetariko bat ikusteko aukera izan genuen,  "Piedra Rosetta" hain zuzen ere!


Arreta deitzekoa iruditu zitzaugun museoak mundu osoko hainbat pieza edukitzea eta gehienak bere jatorrizko herrialdeetan egon beharrean hantxe Londresen ikustea.



Museo guztia ikusi ondoren oso nekatuta geundenez  kafetegira jaitsi ginen zerbait hartzera.





Oxford Street-Chinatown- Piccadilly Circus

Asteazken arratsaldean Oxford Street-era joan ginen, eta oso nekatuta egon ginen arren, hainbat dendetara joan ginen. Kale oso luze eta politak zeuden han inguruan eta jende asko zegoen. Ordu eta erdi erosketak egiten egon ondoren, afaltzera joan ginen.

Afaria batzuek Chinatown-en hartu zuten, eta beste batzuek, berriz, Oxford Street-en. Gero danok elkarrekin Chinatown-eko kaleetatik ibili ginen. Chinatown oso auzo  berezia iruditu zitzaigun, Txinan murgilduta geundela  baitzirudien. Handik Piccadilly Circus-era hurbikdu ginen eta Euskal Herriko kantak abestu genituen.

Egun luzea izan zenez, metroa hartu eta hotelera bueltatu ginen.

oxford street bilaketarekin bat datozen irudiak china town london bilaketarekin bat datozen irudiak

piccadilly circus bilaketarekin bat datozen irudiak

Saray, Aroa, Maider eta Amaia

CAMDEN TOWN





Resultado de imagen de camden town

Resultado de imagen de camden town


Bidaiako azken egunean, "Camden town"era hurbildu ginen.  Denetarik zegoen: janaria, arropak, musika CDak... Hainbat denda ikusi ondoren sakabanatu egin ginen bazkaltzeko. Hainbat aukera genituen: pizzeriak, hambuergeseriak...



Gero, berriro elkartu eta hotelerantz joan ginen.